GRABAKETAK

ZUZENEAN

CV ABESLARIA

Txikitan jendaurrean abesteko lotsa handia nuen, nahiz eta etxean bakarrik geratzen nintzenean orduak ematen nituen abestiak asmatzen edo nire binilo gustukoenekin abesten eta dantzatzen.

16 urterekin eskolako abesbatzan sartzeko aukera izan nuen. Animatu nintzen gainerako ahotsek babestuko nindutela sinetsita. Hilabete batzuk eta gabonetako emanaldi bat geroago, Carl Off-en Carmina Burana-ren kontzertu bat prestatu genuen, Tim Still-ek zuzendutako abesbatza eta orkestra profesionalekin batera. Horrela hasi zen nire ibilbide musikala, New York-eko ELVHS-en kontzertu zoragarri hartan lehen soprano gisa!

Nire hirira itzuli nintzenean, nire ahots-herabetasuna gainditzera behartu nuen nire burua, bakarlari gisa bertsio talde xume batean sartuz. Eta kantari, berbenaz berbena, nire unibertsitate-ikasketak eta ondorengo prestakuntza artistikoa ordaindu nituen.

Ordutik, abestu dut honako proiektu hauetan: antzerki musikala, soinu-banden grabazioak, musika propio eta bertsio-taldeko kontzertuak, beste kantautoreen diskoetan kolaborazioak… Ekitaldiak izan ditut estatuan zehar, Portugalen, Ingalaterran, Kanadan, Brasilen eta Argentinan.