VIDEOBOOK-A
CV AKTOREA
Poliglota izateaz gain, polifazetikoa naizela diote. Egia esanda, gauza ezberdin asko egiten gozatzen dut: antzezten, dramaturgiak sortzen edota egokitzen, zuzentzen, beste aktore batzuk entrenatzen, ikerketzen… baita saiakerak ere argitaratzen ditut!
Izan ere, giza harremanak, mundua, artea, sorkuntza eta ezagutza ulertzeko modu desberdinak bizitzeko jakin-minak eta gogoak naukate!
Garai batean, nor nintzen neure buruari galdetzen nion… hainbeste interesekin, hainbeste alderdi profesionalekin, proiektu berri bakoitzean ahalik eta gehien jotzeko gosearekin… Gaur egun berriz, gero eta argiago daukat egiten dudan guztia eta zergatia zertan itzultzen den: aktore izatea. Lan-esparru bakoitzak rol bat eskaintzen dit, eta rol horrekin ikas dezaket, eta paper horretan sakondu dezaket. Ez al da zoragarria?
Egin ditudan azken lanetan nire alderdi komiko eta satirikoa bultzatu dut. Erregistro dramatikoetan gustora nago baita. Antzerkian, zineman, telebistan… lan egiten gozatzen dut. Eta jarduten dudan erregistro eta euskarritik harago, jatorrizko proiektuak ditut gogokoen, eta, bereziki, izaera sozial, politiko eta historikokoak.